XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Matematika harrigarria bezain miresgarria dela sinetsita zaude honez gero.

Hona hemen eritzi hori indartzeko adibide gehiago.

Aukera ezazu 100 baino txikiagoa den zenbaki bat.

Batu iezaiozu 12. Ken iezaiozu 130 zenbakiari emaitza honi.

Batu iezaiozu 5a emaitzari.

Batu iezaiozu emaitzari aukeratutako zenbakia.

Ken iezaiozu emaitzari 120 zenbakia.

Biderka ezazu emaitza 7arekin.

Kalkula ezazu azken balio horren aurrekoa.

Zatitu emaitza hori 2 zenbakiarekin.

Batu iezaiozu zatidurari 30. Azken emaitza beti da 40.

Aukera ezazu 100 baino txikiagoa den zenbaki bat.

Batu iezazkiozu 7 unitate.

Kendu iezaiozu 11O zenbakiari batura hori.

Emaitzari 15 batu.

Batu iezaiozu emaitza berriari hasieran aukeratu duzun zenbakia.

Zatitu emaitza 2 zenbakiarekin.

Ken iezazkiozu zatidurari 9 unitate.

Biderka ezazu azken emaitza hori 3arekin.

Azken emaitza beti da 150.